Ferixa Nausikoak iragartzeko kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

Anboto 2025ko mar. 3a, 16:09

Irabazleak 500 euroko saria jasoko du. Proposamenak maiatzaren 23a aurretik aurkeztu beharko dira. 

Elorrioko Ferixa Nausikoak irailaren 6tik 14ra ospatuko dira aurten, eta dagoeneko parte hartu daiteke jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketan. Maitzaren 23ra bitartean aurkeztu daitezke proposamenak, Elorrioko Udaleko HAZean, edo telematikoki, www.elorrio.eus helbidean dagoen plataformara igota. Aurkeztutako lanak Iturri kultur etxeko sarreran egongo dira ikusgai ekaiaren 2tik 13ra bitartean; bozketa publikoa irekiko da data horietan. Herritarren botoak kontutan hartuko badira ere, kartel irabazlea, epaimahaikide tekniko batek aukeratuko du, Elorrioko Udalaren arabera. 

Irabazlea ekainaren 18an jakinaraziko da. 500 euroko saria irabaziko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!