Auzo-Taxi zerbitzua eskeintzen du Elorrioko udaletxeak. 2012an jarri zen martxan etxera heltzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko helburuarekin. Gaur egun, baina, herriko edozein herritarrek erabili dezake zerbitzua. Egoera ezaugarrian dauden pertsonek 2,5 euro ordaindu beharko dituzte bidaia bakoitzeko. Gainontzekoek, 4 euro ordaindu beharko dituzte. Bi kasuetan, bidaiaren gainerako kostua udalak ordainduko du (lehen kasuan 9,5 euro gehienez eta bigarren kasuan 8 euro). Udalak 10.000 euro jarri ditu zerbitzu honetarako.
Izena emateko eskaera orriak eskuragarri daude Elorrioko Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.