Egun osoko egitarauagaz ospatuko du Elorrioko gaztetxeak 37. urteurrena

Anboto 2025ko ots. 18a, 13:47

35. urteurreneko argazkia.

Martxoaren 1ean ospatuko dute Elorrioko gaztetxearen urteurrena; inauteriegaz batera ospatuko dutenez, aurten ere mozorrotuta joateko deia egin dute. Aurten proposatu duten gaia 'etorkizuna' da. Bazkarirako tiketak bezperara arte edukiko dituzte salgai, hau da, otsailaren 28ra arte. Gaztetxean, Parran, Portalekuan eta Bikalen daude salgai. 

Martxoak 1

  • 13:00etan, poteoa, gaztetxetik.
  • 15:00etan, bazkaria
  • 18:00etan, argazkia, gaztetxean.
  • Ostean, omenaldia
  • 18:30ean, kontzertuak:
    • Kakontxis
    • Unidad Elorriesa
    • Mugarri
    • Tribute to Mortis Causa
    • Estaka
    • Fitorbuto
    • Merlin Turutuza dub revolution sound system
    • Futudrama MJ 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!