Bizkaiko eskolarteko xake txapelketak frontoi bete neska-mutiko batuko ditu Elorrion

Anboto 2025eko otsailaren 13a

350 ume baino gehiago batuko dira domekan Hilario Azkarate pilotalekuan.

Elorrioko Hilario Azkarate pilotalekuak Bizkaiko eskolarteko xake txapelketako sailkapen fasea hartuko du domekan. Hainbat herritatik joandako 350 neska-mutiko buruz buru lehiatuko dira, hiru mailatan banatuta: benjaminak, kimuak eta haur-kategoria. Txapelketa 09:30ean hasi eta 14:00-15:00 inguruan amaituko da, Elorrioko Zaldi Baltza Xake Taldeak ohar batean azaldu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!