Euretariko bat bertoko produktu ekologikoak ezagutzeko jardunaldia izango da. Bergarako EreinDaJan eta Lazkaoko Biziola proiektuetako ordezkariak Iturri Kultur Etxeko areto nagusian egongo dira eguaztenean, 18:30etatik aurrera berbaldia eskaintzen.
Bestalde, otsailaren 26an, elikagaien ekoizpen ekologikoan hasteko azalpenak emango dituzte. Zornotzako Jon Bastante baserritarra arduratuko da berbaldia emateaz. Horrako hitzaldi hori ere Iturri Kultur Etxean izango da, areto nagusian, 18:30ean.
Azkenik, Elorrioko ekoizleek mahai-ingurua egingo dute martxoaren 5ean, eguaztena, 18:30ean. Saio hori ere Iturri Kultur Etxean egingo dute.