2026ko Elorrioko egutegiko irudiak argazki lehiaketa baten bidez aukeratuko dituzte

Anboto 2025ko ots. 10a, 10:55

Elorriarren parte hartzea sustatu guran, argazki lehiaketa antolatu du Elorrioko Udalak, 2026ko egutegia osatzeko. Saridun bakoitzak 100 euroko bonoa jasoko du Elorrioko denda edo jatetxeetan erabiltzeko. Lanak aurkezteko epea irailaren 26an amaituko da. 

Datorren urteko egutegia osatzeko 'Maite ditut maite gure bazterrak' gaia proposatu du udalak, elorriarrek Elorrioko bazter edo txoko kuttunen irudiak batzeko. "Funtsean, galdera hauei erantzuteko gonbidapena luzatzen zaie elorriarrei: Nork ez ditu maite norbera hazten ikusi duten edo norbera bizi den herriko bazterrak, koloreak, usainak, jendea, usadioak eta abar? Eta zuk, zelan irudikatu klik batean maite eta hain zure egin dituzun Elorrioko bazter edo txoko kutunak?", azaldu du Elorrioko udalak ohar baten bidez. 

Ohi bezala, epaimahaiak hamahiru argazki aukeratuko ditu, hilabete bakoitzeko bat, eta azalerako beste bat. Argazkiez gain, ordenagailuz egindako argazki konposizioak ere aurkeztu ahal izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!