Orri markagailu eta irakurketa lehiaketen sariak banatu dituzte

Anboto 2025ko urt. 17a, 12:24

27. Irakurketa lehiaketaren sari nagusia June Otañok irabazi zuen; aipamen berezia jaso zuten Peio Altzerrekak eta Libe Segurolak. Orri markagailuen lehiaketan, ostera, Iker Alonsok irabazi du sari nagusia; Malen Valdiviesok eta Izei Gallastegik aipamen bereziak eduki zituzten. 

2025ko Liburutegiko orri markagailuaren diseinua Iker Alonsorena izango da, lehiaketa irabazi ostean; Alonsok E-reader bat eta Arteka liburudendan gastatzeko bono bat irabazi ditu, baita ere. Guztira, 29 gaztek parte hartu dute lehiaketan. "Aurten deigarria iruditu zaigu baliabide digitalak trebetasun handiz erabili diren lan dezente aurkeztu direla, hau da, interneten topatutako irudiekin konposaketak egitera mugatu beharrean euskarri digitalen gainean marraztu dutela, eta emaitza politekin egin dugu topo", azaldu dute epaimahaikideek. Lehiaketan, Malen Valdiviesoren eta Izei Gallastegiren marrazki eta leloie (Bat, liburua bera. Ugari, irakurlearen rol aukera eta Liburuek egiten dute bidea, hurrenez hurren) aipamen berezia egin diete. 

Bestalde, 12 urtez azpiko neska-mutilen irakurketa eta idazketa gaitasunan sustatzeko helburua duen Irakurle lehiaketaren 27. edizioko sari banaketa ere egin dute oraintsu. Liburutegiak parte hartzaile guztiak saritu ditu, gutxienez bi iruzkin bete dituzten parte hartzaileei liburu bana, eta Arriola antzokiarako sarrera bono bana emango zaizkie. Lehiaketa honetan, June Otañok eraman du sari nagusia, eta aipamen berezia Peio Altzerrekak eta Libe Segurolak jaso dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!