Iaz hasitako bideari jarraituta, Elorrioko Hori Hori eta Durangoko Durango Jai Alai pilota klubek txapelketa berri bat antolatu dute Elorrion zesta-punta berpizteko. Elorrio Neguko I. Zesta Txapelketa izenagaz, gaur eta domekan jokatuko da, Hilario Azkarate pilotalekuan. Sarrera doakoa da. Emakumeen elite mailan eta gizonen gazte mailan jokatuko da.
Gaur, 19:00etan, finalerdiak izango dira. Emakumeetan Helena Barrenetxea durangarrak eta Maialen Aldazabalek Lur Lejardiren eta Erika Mugartegiren kontra jokatuko dute. Irabazleek Berriatua Master Serieseko txapeldunen kontra jokatuko dute finala, domekan, 12:00etan.
Gizonen finalerdia honako dau da: Eñaut Astelarra eta Eneko Beale Luken Bilbaoren eta Xuban Galdosen aurka. Irabazleek finalean zain dituzte Markel Erkiaga eta Kirmen Etxaburu.