"Haur gerrazale baten agindupean, pertsonaiek hainbat egoera katramilatsuri aurre egin beharko diote, boterearen eta gerraren izenean", azaldu dute. Antzezlan honetan, Fidel Fernández, Juan Fran Dorado, Jony Elías, Raul Cano eta Luis Cao aktoreek parte hartzen dute.
Yllanak 2023ko azaroan estreinatu zuen War baby, eta ordutik dozenaka emanaldi eman ditu. Ohikoa duen moduan, konpainiak egungo testuingurua islatu gura du bere lanen bitartez, eta kasu honetan gerraren zentzugabekeria erakutsi gura du umorez beteriko gag ikusgarrien bitartez. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera guztiak salduta daude.
Yllana konpainiak hiru hamarkada baino gehiago daramatza antzerkigintzan. Ibilbide horretan, hainbat Max sari jaso dute eta 48 herrialde baino gehiagotan egin dituzte emanaldiak.