Atzo, Elorrioko Santxibiri herri lasterketa lehiatu zuten (5,5 km) eta eskualdeko korrikalariak nabarmendu ziren. Gizonetan etxeko korrikalaria izan zen nagusi, Gontzal Murgoitio. Elorriarrrak 17:17ko denbora egin zuen. Bigarren postuan Victor Bernedo (17:34) helmugaratu zen eta hirugarren geratu zen Danel Remirez (18:33).
Emakumeetan Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan zen irabazlea: 20:56. Zutoia Odriozola elorriarra geratu zen bigarren (21:45) eta Itsaso Gangoitia abadiñarrak osatu zuen podiuma (22:27).