Eguraldiak gehiegi ez lagundu arren, elorriar eta bisitari ugari erakarri zituen beste behin Buzkantz Jaiak. Horrela, zapatuko pintxo biran "mugimendua egon zen tabernetan" udalak ohar bidez jakinarazitakoaren arabera. Domekako odoloste dastaketan tiket guztiak saldu zituzten Turismo Bulegoan; tiketa erosi zuten 400 lagunetatik 351k eman zuten botoa, eta Pitxar elkartean dastatutako Akebaso Berria harategiko buzkantza izan zen bozkatuena. Beraz, EMEren 50 euroko lau bonoen saria irabazi dute.
Bestalde, haurrentzako tailerretan txokolatezko odolostea egiten aritu ziren umeak.