Zapatuan hasiko dute egitaraua. Pintxo bira egin ahalko da Elorrioko bederatzi tabernatan. Biharamunean, abenduak 8, martxan jarriko da odoloste txapelketa eta herri dastaketa. 10:00etatik 13:00etara pintxo tiketak salduko dituzte Turismo bulegoaren atarian, 8 euroan; lau pintxo eta edaria eskuratu ahalko dira txartel bakoitzarekin.
Abenduaren 10ean odoloste txapelketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute Iturri kultur etxean, 13:30ean.