Elorrioko eguzki mapa sortu dute

Anboto 2024ko aza. 28a, 12:24

Elorrioko eguzki mapa sortu du Tecaliak, Argiñolak hala eskatuta. Mapa honekin, etxe eta erakinetako teilatuetan sor daitekeen energia jakingo da, izan ere, datu interesgarriak eskuragarri egongo dira: orubearen azalera, zenbat metro koadro diren eguzki-plakak jartzeko baliagarriak, zenbat energia sortuko luketen eta instalazioaren kostuaren estimazioa. 

Argiñola Elorrioko Energia Berriztagarrien Kooperatibaren eskaria 2025era begirakoa izan da, orduan jarriko dute martxan Elorrioko Energia Berriztagarrien gida plana. Edozein duda edo kontsultarako, harremanak@arginola.eus helbide elektronikora idazteko adierazi du udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!