Iazko ekaineko euriteek eragindako kalteak konpontzeko lanak azken asteetan egin dira. Besteak beste, zuhaitzak inausten, eta hondakinak eta lur-jausiak kentzen aritu dira langileak. Horrez gainera, bide ertzak, arekak, kutxatilak eta bideak gurutzatzen dituzten hodien sarrerak eta irteerak garbitu dituzte.