Aldatsekuako inguruak eta frontoia egokitzearen alde bozkatu dute elorriarrek

Anboto 2024ko aza. 8a, 10:35

2025eko aurrekontu parte hartzaileeta proposatutako sei proiektuen artean, Aldatsekuako inguruak egokitzeko proposamenak jaso du boto gehien. Datorren urteko aurrekontutik Elorrioko Udalak 50.000 euro bideratuko ditu proiektu honetara. 

Elorrioko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenaren arabera, 539 elorriarrek parte hartu dute galdeketan. Udalaren arabera, emakume gehiagok parte hartu dute (%57,4), eta gehiengoak euskara erabili du (%53,2) prozesuan. Proiektu irabazleak botoen %29 jaso du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!