Elorrioko Udalak ohar baten bidez nabarmendu du proiektuaren garrantzia. "Ehun urte baino gehiagoz itxita egon den espazio publiko hau berriro irekitzea garrantzitsua da Elorrioko Udalarentzat. Horretarako, beharrezko lan guztiak egin dira: arrapala, eskailera paraleloa, berdeguneak eta erabilera ludikoko zurezko egitura". Neguan zuhaitz batzuk landatuko direla aurreratu du udalak.
Lanak maiatzean hasi ziren arren, "espero baino gehiago luzatu" dira. Hasieran aurreikusten ez ziren beste lan batzuk egin behar izan dituzte, hain zuzen ere. "Oinezkoentzako gunera zuzenean sartzeko zebrabide altxatu bat jarri da eta Goietako oinezkoentzako espaloian ere egin dira jarduketak, eremua irisgarriago eta seguruago bilakatzeko".