Ia 30 lagunek parte hartu dute XXXIV. Errebonbillo margo lehiaketan

Anboto 2024ko urr. 30a, 13:46

José Reyes leioarrak irabazi du Errebonbillo margo lehiaketaren sari nagusia 'Fachada' lanagaz; bigarren saria José Miguel Arranzen 'Errekakalea' lanak irabazi zuen, eta hirugarrena, ostera, Esther Gutierrezen 'Parra' lanak eraman du. Herriko margolari onenaren saria Roberto Urizarren 'Eliza' izan da. Asteburu euritsua izan arren, parte hartzaile kopurua nabarmendu du Elorrioko Udalak. 

Elizalde, plaza, Erreka kalea, Iturrizoro edo Kanpokale bezalako eszenatokiak artelan bilakatu zituzten parte hartzaileek. Orain, azaroaren 15era bitartean, lan horiek ikusgai egongo dira Iturri kultur etxean. Iturrizoro elkartea pozik agertu da parte hartzeagaz, eta aurkeztutako lanen kalitateagaz. Bestetik, gazte eta emakume gehiagok parte hartu izana nabarmendu gura izan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!