Elorrio Lagunkoia Txantxibiri taldeak 2027ra arteko ekintza plana aurkeztu du

Anboto 2024ko urr. 29a, 12:00

Elorrio Lagunkoia Txantxibiri adineko pertsonen elkartean 2024-2027 ekintza plana diseinatu eta aurkeztu du. Horretarako, 189 herritarren ekarpenak jaso dituzte. Joan den astean aurkeztu zuten. 

Elorrion traba fisikorik eta pertsonen artean oztoporik gabeko elkarbizitza sustatzeko eta bizitzeko ingurune lagungarriak sortzeko helburuagaz ari da lanean taldea azken bi urteetan. 

Aldatsekuan egindako aurkezpenean, Ispasterreko taldeko kide batek hartu zuen berba, hango esperientzia azaltzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!