LH5 eta LH6ko ikasleak liburuzain izan ahalko dira egun batez

Anboto 2024ko urr. 29a, 09:52

Azaroan eta abenduan, martitzen eta eguaztenetan, liburuzainek egiten duten lana probatzeko aukera izango dute ikasleek. Izen ematea martxan dago. 

Neu ere liburuzain ekimena iaz jarri zen martxan, eta udal liburutegian egiten diren ekimenen artean esanguratsuenetako bat da udalaren berbetan. "Arratsalde batez, 16:30-18:00 bitartean liburuzainen sekretuak ezagutuko dituzte, adibidez, nola dakiten liburu bakoitza non dagoen, edo nola egiten den liburutegi batetik liburu bat ekartzeko", azaldu dute udaletik ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!