40 lagunek parte hartu dute Zumelegi errekaren garbiketan

Anboto 2024ko urr. 28a, 17:05

Elorrioko Udalaren eta Elorrio eta Atxondoko Baso Biziak elkarteak eginiko deialdira 40 lagun inguru hurbildu ziren; urtero, Ferixa Nausikoen osteko domekan batzen dira katiuskak eta eskularruak soinean, San Agustin eta Eleizalde inguruetako erreka zatia garbitzeko asmoagaz. 

Oier Olagorta Ingurugiro zinegotziaren arabera, iaz baino hondakigun gutxiago batu dira zati berdinean, eta hori "pozteko moduko datua" da. Horrez gainera, Elizaldeko zubipean iaz beste litxarreria bilgarri ez batu izana ere nabarmendu dute. Ostean, batutako hondakinak plazara eraman zituzten, gaika banatu eta bakoitza ere edukiontzira eramateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!