Filmean agertu beharreko esaldia, objektua eta gai zehatza azaroaren 1an azalduko dituzte antolatzaileek, 17:00etan. Azaroaren 2an erakutsiko dituzte parte hartzaile guztien lanak, 20:00etan, Arriola Antzokian. Emanaldia amaitu eta gero, sari banaketa egingo dute; sari nagusia 700 eurokoa izango da eta finalistentzat 500na euroko beste bi egongo dira. Ia hamarkada biko ibilbideagaz, jaialdiak errotzea lortu du Elorrion, eta multimedia munduan parte hartzeko formula berriak sortzea du oraindino helburu, originaltasuna, ideia trebetasuna eta istorioen osaketa desberdinak bultzatuz. Durangaldeko parte hartzaileak izaten dira gehienak, Elorriokoak asko, baina badira Euskal Herriko beste toki batzuetatik datozen taldeak ere.
Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko, 24ordu@arriolaka.eus posta elektronikoa erabili daiteke.