Tasak eta zergak %2 igoko dira Elorrion, KPIaren azpitik

Anboto 2024ko urriaren 24a

EH Bilduren eta Podemosen aldeko botoekin eta EAJren abstentzioagaz, Elorrioko Udalak 2025erako ordenantza fiskalen proposamena onartu du.

Udalaren berbetan, gai bik baldintzatu dute proposamena: bizitzaren kostuaren igoerak eta hondakinak biltzeko zerbitzuaren zero defizitari buruzko legezko eskakizunak. Horrela, tasak eta zergak "orokorrean" %2 igoko dituztela azaldu du udalak ohar baten bitartez, KPIaren aurreikuspenaren azpitik, beraz. Aldaketarik esanguratsuena hondakinen bilketa, garraio eta kudeaketa tasarena da, 7/2022 legera egokitzearen ondorioz. "Ez da igoera orokor bat aplikatuko pertsona edo negozio guztientzat; zergadun motaren arabera igoko dira tarifak", argitu du Elorrioko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!