Errebonbillo aire zabaleko margo lehiaketaren XXXIV. edizioa egingo dute zapatuan. Parte hartzea irekia izango da, baina aurretik izena eman beharko da, egunean bertan, 09:00-10:00 bitartean. Ostean, 14:30ak arte izango dute lanak aurkezteko. Elorrioko txoko desberdinak artelan bihurtuko dituzte parte hartzaileek; neurri eta teknika aldetik, ostera, aukeraketa librea dute.
Bestalde, lehiaketara aurkeztutako lanak Iturri kultur etxean egongo dira ikusgai azaroaren 15era arte.