Elorrioko Udalak deia egin du Zumelegi erreka auzolanean garbitzeko

Anboto 2024ko urr. 18a, 12:00

Iazko erreka garbiketako argazkia.

Domekarako, urriak 20, deialdia egin dute Elorrion, Zumelegi erreka garbitzeko; 09:15ean hasiko dira.

Elorrio-Atxondo Baso Biziak elkarteak Zumelegi erreka garbitzeko ekintza antolatu du, Elorrioko Udalaren babesagaz. Ekintza sei urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago; hala ere, 6tik 11 urtera bitarteko umeek nagusi baten zaintzapean joan beharko dutela zehaztu dute. Erreka garbitzen parte hartzeko, Anbotopeko dendan, Iturri kultur etxean edo udalaren webgunean eman beharko da izena. Umerik barik doazenek 09:00etan dute hitzordua, herriko plazan; taldetan banatu, zabor poltsak banatu eta errekan jarduteko prozedura azalduko dute orduan. Ondoren, zaborra biltzeari ekingo diote. Umeekin joateko asmoa dutenek, ostera, 11:00etan dute hitzordua; bilketa egokitutako gune batean egingo dute. Baturiko zabor guztia herriko plazan erakutsiko dute, 13:15ean.

Antolatzaileek katiuskak edo galtza-botak eta eskularruak eramateko gomendatu dute; baita zaborra batzea erraztu dezakeen materiala ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!