"Uztailean ez nuen ezer jakin nahi bizikletaz; hiru hilabeteren ostean, Munduko Txapelketan nago"

Maialen Zuazubiskar 2024ko urr. 16a, 09:17

Ziortza Isasi elorriarrak uztailean eroriko gogor bat izan zuen lasterketa bat lehiatzen ari zela. Elorriarrak kirofanotik pasa behar izan zuen. Orain, hiru hilabeteren ostean, pistako Munduko Txapelketa lehituko du. 

Gaurtik domekara bitartean Ballerupeko (Danimarka) belodromoan jokatuko dira pistako munduko txapelketak. Bertan Durangaldeko Eustrak-Euskadi taldeko bi txirrindulari izango dira: Ziortza Isasi elorriarra eta honen taldekide Ekain Jimenez. 

Elorriarrak taldekako jazarpenean parte hartuko du eta Jimenezek taldekako abiaduran. Isasik sare sozialetan azaldu duenez, munduko txapelketarako "gogotsu" dago. "Uztailean ez nuen ezer jakin nahi bizikletaz, ezta programatutako entrenamendu ez konpetizioaz. Bakarrik deskonektatzea gura nuen. Orain, hiru hilabete geroago, bai fisikoki zein psikologikoki gogor lan egin ostean, Munduko Txapelketa batean nago. Guzti hau familiakoei eta ingurukoei esker da", aitortu du sareetan Isasik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!