Mendizaleen omenezko Udalatxeko gurutzea kendu dute

Anboto 2024ko urr. 15a, 09:40

More koloreko zerra bat eta "2024.10.12" data idatzita agertu dira gurutzea ebakitako tokian (Arg: Goiena).

Asteburuan mendizaleen omenez Udalatxen zegoen gurutzea kendu dute ezezagunek; oinarria eta zutoin nagusia geratzen dira orain, eta zutoin horren goiko aldean zerra bat eta "2024.10.12" mezua agertu da idatzita. 1971n jarri zuten gurutzea hildako mendizaleen omenez. 

Arrasateko Udalak sare sozialetan ikerketa abiatzeko asmoa duela agertu du: "Udalatx mendia gurutze gabe agertu da gaur. Ikertu beharko dugu zer den gertatu dena, eta, datozen asteetan, mendizale elkarte eta eragileekin elkartuko gara gaia sakontasun gehiagorekin aztertzeko eta hartu beharreko erabakiak elkarlanean hartzeko", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!