Kamioi eta auto baten arteko istripua gertatu da Elorrion

Anboto 2024ko urr. 10a, 15:28

Kamioi eta auto baten artean gertatu da istripua.

Gaur 14:30 inguruan ibilgailu biren arteko istripua gertatu da N-636 errepidean, Elorrion. Kamioi batek eta auto batek istripua izan dute Beasainerako noranzkoan. Istripu horren ondorioz kamioia kontrako erreira joan da, Ertzaintzako iturrien esanetan.

Osasun zerbitzukoak eta suhiltzaileak tokian lanean dabiltza. Momentuz ez dute zehaztu zauriturik badagoen ala ez. Une honetan trafikoa astiro ari da mugitzen gune horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!