Elorrion "osasungintza publikoaren aldeko" herri plataforma sortzeko bigarren batzarra egingo dute gaur

Anboto 2024ko urr. 9a, 07:56

Elorrion osasungintza publikoaren aldeko plataforma sortzeko helburuagaz lanean jarraitzen dute. Aurreko astean dozenaka herritar batu ziren. Gaur egingo dute bigarren batzarra, 19:00etan, Ateneon.

"Osasuna eskubide bat da, negozio bat", eskatu dute lehenengo batzarreko parte hartzaileek. Bertaratutakoek kezka agertu zuten Durangaldeko osasungintzaren egoeragatik. "1.500 biztanleko mediku bat egon beharko litzateke, beraz, Elorrion bost medikuk egon beharko lukete, eta ez egon ohi diren hiru edo lauak".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!