Lehenengo piezako koreografia Victor Jimenezek sortu duen La voz eterna da. Jimenez LaMov dantza konpainiako zuzendaria da 2008tik, eta bertan "gudaren ahotsa" erakutsi gura du. Bigarrenean, ostera, dantzariek aurkakoa erakutsiko dute Ciclos piezan, "maitasunaren ahotsa"; "kontzientziaren ahotsak" borobilduko du obra, Murmuriu piezan. "Dantzarien mugimendu eta bulkadek ikuslea laztandu eta hunkitzen dute; ahotsa, gorputza eta dantza elementu bakar batean elkartzen dira", azaldu dute konpainiakoek. Dantzazaleek dantza garaikidea eta teknikoa batzen dituen ikuskizun batez gozatu ahal izango dute bere osotasunean.
Mattia Furlan, Paula Rodriguez, Alain Rivero, Imanol Lopez, Maria Bosch, Ainhoa Fernandez, Daniel Romance, Fermin Lopez, Pilar Miguel eta Leyre Domingo dira dantzariak. Emanaldia 20:00etan hasiko da.