Elorrioko Berdintasunerako V. Planaren zirriborroa herritarren eskura jarri du udalak, herritarren ekarpenak jasotzeko

Anboto 2024ko ira. 19a, 13:22

Elorrioko Udalak herritarren esku jarri du Berdintasunerako V. Planaren zirriborroa. Ekarpen eta proposamenak urriaren 11ra bitartean egin daitezke berdintasuna@elorrio.eus helbidera idatzita, edota udaletxean bertan idatzi bat erregistratuz. Plana esteka honetan dago ikusgai

2024ko udaberrian ekin zioten Elorrioko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Planari begirako diagnostikoa egiteari. Bertan, 150 herritar inguruk parte hartu zuten, emakume zein gizon. "Informazio hori bildu, sistematizatu eta eztabaidatu ondoren idatzi da zirriborroa", azaldu dute udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!