Elorriorako eguneko zentroaren aldeko aldarria, Aldundian

Anboto 2024ko ira. 19a, 10:30

Plataformako kideak, Batzar Nagusietan.

Elorrioko eguneko zentroaren aldeko plataformako hainbat kidek Bizkaiko Batzar Nagusietara eraman dute zentroa egitearen aldeko aldarria. Zentroaren "premia" azaldu dute, hango ordezkari politikoen aurrean.

"Elorrion 2. eta 3. mailako mendekotasuna duten 126 herritar ditugu; horietariko %88k erabiliko luke zerbitzua Elorrion egongo balitz. Horrez gainera, 65 urtetik gorako 1.700 herritar bizi dira herrian", adierazi dute. Gaineratu dute Bizkaian 7.000 biztanle baino gehiagoko herri bi baino ez daudela eguneko zentrorik barik, eta Elorrio dela euretariko bat. Eskaerak elorriarren babes zabala duela erakutsi diete juntakideei, eta urte hasieran baturiko 2.761 sinadurak aurkeztu dizkiete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!