Hainbat diru laguntza eskatzeko epea ireki du Elorrioko Udalak

Anboto 2024ko ira. 17a, 14:51

Gazteentzako alokairuak ordaintzeko eta lehen sektorerako laguntza deialdiak zabalik daude. Lehena eskatzeko, hilaren 30era arte dago zabalik epea; bigarrena, ostera, urriaren 31n.

Elorrioko gazteek hainbat diru laguntza eskuratu ditzakete alokairu gastuetarako: Jaurlaritzaren Emantzipa eta Gaztelagun programak, eta Elorrioko Udalaren diru laguntza. Azken honen oinarrietan aldaketak egin ditu udalak aurreko biekin bateragarriak izateko. Programa bakoitzak ezaugarri propioak ditu, eta bakoitzaren onurak eta abantailak ikusi ahal izateko informazio gehiago dago udalaren webgunean. 

Lehen sektoreko 2024ko ekimenak laguntzeko, 9.000 euroko partida gode du Elorrioko Udalak. Jarduera horiek garatzeko baliabide materialei dagozkien gastuen ordainketan laguntzea da helbura. Diru laguntza honen onuradunak autonomoak edota profesionalak izan daitezke, baita jarduera Elorrion egiten duten, edo egoitza bertan duten lehen sektoreko enpresa eta elkarteek ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!