Kontratazioa, soldatak, lanaldiak, bajak, oporrak edota erresidentziagatik nazionalitatea bezalako gaiei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiko ditu zerbitzuak. Berbaldia Julene Lazkano Elorrioko alkateak eta Lyudmila Montoya Castellón Asociacion de mujeres con voz elkarteko kideak eskainiko dute. "Guretzat ezinbestekoa da Elorrioko etxeko langileen zein zaintza-lanetan jarduten duten emakumeen lan, gizarte eta bizitza egoerak hobetzea, lan eskubideei buruzko informazioa ematen eta, behar den kasuetan, lan esparruan eta herrian ondo integratzeko errekurtso eta aukerak helarazten", azaldu du Lazkanok.
Zerbitzua urte osoan zehar egongo da martxan, eta irailetik aurrera aurrez aurreko saioak ere egingo dira hilean behin, 10:00-15:00 bitartean. Saioetarako hitzordua asesoria@mujeresconvoz.com helbide elektronikora edo 655 603 809 whatsapp zenbakira idatzita eskatu daiteke. Bestetik, kontsulta laburrak ere egin ahalko dira esandako bideetatik, eta udal iturrien arabera, "hurrengo 24 orduetan" erantzungo dira galdera horiek.