Ferixa Nausikoen azken txanpari ekingo diote gaur Elorrion. CD Elorrio futbol taldeak abuztuaren 31n bota zuen txupina eta ordutik jai giroan murgilduta egon dira elorriarrak. Gaur, barikua, kontzertuak egongo dira plazan: Nogen eta Unidad Alavesa taldeek joko dute. Bestalde, zapatua egun handia izango da askorentzat; izan ere, Sukalki Eguna ospatuko dute. 08:00etan hasita, okelarik gozoena prestatzeko lehiatuko dira kuadrillak; ondoren, 18:00etan, karrozen jaitsiera egingo dute.
Kolore eta zaporeak
Ohitura duten legez, Ferixa Nausikoei amaiera emateko, Kainabera taldeak antolatzen duen Elorrioko Kolore eta Zaporeak azoka egingo dute Kanpokalen. Arratsaldean, bertso saioa egongo da; Miren Amurizak, Aitor Bizkarrak, Sustrai Colinak eta Uxue Alberdik kantatuko dute. Saioa Aldatsekuan izango da.