Eguenaz geroztik jai giroa da nagusi Elorrioko kaleetan. Gaztetxeko kideek abuztuaren 29an eman zieten hasiera jaiei eta ordutik hainbat ekintza izan dira herrian. Gaur iluntzean ostera, jaiei hasiera ofiziala eman diete Elorrioko Futbol Taldeko kideek jaurtitako txupinagaz. Eta irailaren 9ra bitartean adin eta gustu guztietako herritarrentzat hainbat ekintza izango dira bertan.
Hemen Unai Olasok ataratako argazkia.