Ane Barcenak, Javi Jorajuriak eta Kattalin Barcenak osatutako hirukotea Negu gorri diskoa aurkezten dabil; 2019an hasi zuen ibilbidea, eta emanaldiz emanaldi, singlez single, bere izena egiten ari da euskal eszena garaikidean. The Clayton taldea Debagoienatik dator, Aramaiotik; rock and roll doinu klasikoagoetan mugitzen dira; Over the red light aurkeztuko dute. Ez da Durangaldean aurten egongo diren lehenengo biderra, izan ere, udan Mañariako jaietan kontzertua eskaini zuten.
Streetwise taldea nafarra da eta Oi! doinuak jorratzen ditu, batez ere.
Bihar, zapatua, doinu dantzagarriagoak entzungo dira, Elorrioko gaztetxean. Gozzue eta Kaparrak taldeek egingo dituzte emanaldiak. Gozzue otxandiarrak dira, eta Kaparrak aretxabaletarrak. Gizpuzkoarrek runba egiten dute eta zeresana ematen dabiltza, izan ere, kaleratu dituzten bideoklipek milaka ikustaldi izan dituzte sare sozialetan.
Astelehenean ere dantza doinuak izango dira nagusi, Mugi Panderoa erromeria taldeagaz.