Ferixa Nausikoak

Trafikoari eragingo dioten aldaketak egingo dituzte Elorrion jaiek irauten duten bitartean

Anboto 2024ko abu. 27a, 10:18

Elizburu kalea itxita egongo da autoentzako abuztuaren 30etik irailaren 2ra bitartean. Bestalde, abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean San Pio kaleko geltokia bakarrik egongo da erabilgarri. 

Nekazaritza, abeltzaintza eta artisau azokaren prestaketa eta garbitze lanen eraginez, trafiko aldaketak egongo dira Elorrion. Abuztuaren 30etik irailaren 7ra arteko gauetan autobus zerbitzu berezia egongo da, gainera. 

Autobus zerbitzu berezia

Elorrioko Ferixa Nausikoetarako autobus zerbitzu berezia prestatu dute Elorrio eta Durango artean. Abuztuaren 30ean eta irailaren 6an Elorriotik Durangorako autobusak egongo dira 23:15-04:15 bitartean, orduro; Durangotik Elorriora, ostera, 22:45-03:45 izango da zerbitzua, orduro baita ere. Abuztuaren 31n eta irailaren 7an, zerbitzu luzeagoa eskainiko dute: Elorriotik 00:15-06:15 bitartean orduro egogo da zerbitzua, eta Durangotik ostera, 23:45-04:45 bitartean. Esan bezala, San Pio kaleko geltokia bakarrik egongo da erabilgarri data horietan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!