Elorrioko Udalak brigadarako hiru biltegi erosi ditu

Anboto 2024ko abu. 26a, 11:21

Brigadak orain artean erabilitako biltegia txiki geratu dela iritzita, hiru biltegi gehiago erostea erabaki du Elorrioko Udalak. Oidor Berriozabalbeitia kalean daude biltegiak, orain arte erabilitako biltegiaren alboan. 

"Brigadako langileen antolaketa eta lanerako baldintzako hobetuko dira honela. Izan ere, eguneroko zereginetarako behar duten material guztia erraz biltegiratzeko eta eskuratzeko leku gehiago izango dute aurrerantzean", azaldu du udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!