Elorrioko Udalak onartutako beste hiru diru laguntza argitaratu dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Alde batetik, 2023ko abenduaren 31n 25-29 urte zituztenek laguntza eskatu ahalko dute alokairua ordaintzeko. Bestalde, 18-30 urte bitarteko elorriarren unibertsitaterako edo heziketa zikloetarako sartzea sustatzeko, 23/24 ikasturtean 115 kilometro baino gutxiagotara daude unibertsitate edo zentroetara joateko izandako gastuak diruz lagunduko ditu Elorrioko Udalak; 2.000 euro bideratu dituzte partida horretarako. Azkenik, 2024an zehar nazioarte, estatu eta erkidego mailetako txapelketetan bakarka parte hartu duten elorriarren gastuak finanatzatzeko laguntza onartu du Elorrioko Udalak; 3.000 euro aurreikusi dituzte. Udalaren arabera, emakumeei lehentasuna emango zaie kirol praktikan eta kirol egokituan.
Argibide gehiagorako, www.bizkaia.eus webgunera jotzeko deia egin du Elorrioko Udalak.