XXVIII. Azoka Ekologikoa egingo dute gaur Elorrion

Anboto 2024ko uzt. 7a, 06:00

Elorrixa Ekologi Taldeak urtero antolatu ohi duen azoka Nizeto Urkizu aparkalekuan egongo da. Bizkaiko azoka zaharrenaren 28. edizioa da aurtengoa, eta Berrio-Otxoa jaiaren egitarauaren baitan kokatu dute. 

Urtero legez, azokako postuetan zero kilometroko eta ekoizpen ekologikoko produktuak eskainiko dituzte, hala nola, barazkiak, arrautzak, ogia, kontserbak edota gozoak. Goiz osoan zehar egongo da azoka. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!