Elorrioko plazako baldosen konponketa lanak amaitu dituzte

Anboto 2024ko eka. 25a, 11:41

Hondatuta zeuden baldosak ordezkatu dituzte Elorrion. Lanengatik 36. 292 euro ordaindu ditu Elorrioko Udalak. 

2023an sute baten ondorioz baldosak "oso kaltetuta" geratu zirela nabarmendu gura izan du udalak ohar baten bidez. "Udalak tamaina handiko hondakinei buruzko kontzientziazio-kanpaina bat egin ondoren plazan utzitako hondakin-multzoari su eman zioten". Baldosak aldatzeaz gain, zoruan irrist ez egiteko tratamendua aplikatu dute, eta elizako eskailerak ere garbitu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!