Akordioan lorturiko hobekntzak 2025eko urritik aurrera sartuko dira indarrean ELAren arabera. Besteak beste, 1.592 orduko lanaldia jasotzen du, baita 12 orduko baimen ordaindua medikuarengana joateko edo mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko; domeketan 5 euroko plusa jasoko dute 2025ean lan egindako domeka bakoitzeko, eta 10 eurokoa 2026an. Horrez gainera, datorren uztailetik aurrera Elizalde igerilekuan sorosle bat gehiago izango dute.
ELAk, joan den astean Bermeoko kiroldegian hitzarmen sektoriala onartu zela gogoratu du, baita ere. Ostera, Barakaldon, Sopelak edo Leioan, adibidez, grebari eusten diotela azpimarratu dute.