Itzulketak egiteko kutxa berria jarri du Elorrioko udal liburutegiak

Anboto 2024ko eka. 19a, 18:00

Gaurtik aurrera Elorrioko udal liburutegiko erabiltzaileek edozein momentutan itzuli ahalko dituzte maileguan hartutako liburu, komiki, DVD zein diskoak. 

Zerbitzua udako ordutegi bereziari begira egokitu dute, izan ere, ekainaren 24tik irailaren 9ra arte eraikina goizez bakarrik egongo da irekita, 09:00-14:00 bitartean, astelehenetik barikura. 

Bestalde, ikasturteari amaiera emateko, lau urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketa saioa egingo dute eguenean, hilak 20. Mireia Delgado Expositok Hitzak josten saioa aurkeztuko du. Aforoa irekia da aretoa bete arte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!