"Betidanik gustatu izan zait Iturrizoro iturria. Bertatik ura aterako balitz bezala, jaietako eta Elorrioko elementuak txertatu ditut, eta badirudi gustatu zaiela", azaldu du irabazleak. Guztira, 21 proposamen aurkeztu dituzte lehiaketara, inoiz baino kartel proposamen gehiago Elorrioko Udalaren iturrien arabera. Horrez gainera, 752 lagunek botoa eman dutela azpimarratu dute, baita ere, 456 lagunek webgunetik, eta 296 herritarrek, ostera, Iturri kultur etxera bertaratuta.
Udal ordezkariek, diseinatzaile profesional batek eta ANBOTO komunikabideetako kide batek osatu dute epaimahaia, eta besteak beste, alderdi teknikoa eta berdintasun irizpideak hartu dituzte kontutan. Blancoren proposamenak 81 herritarren botoa jaso du.