[ARGAZKI GALERIA] Palestinaren aldeko ekinenak egin dituzte Durangaldean

Anboto 2024ko eka. 15a, 15:57

‘Artistak genozidioaren aurka’ egitasmoak deituta elkarretaratzeak egin dituzte gaur Euskal Herriko hainbat herritan, tartean Durangaldean. 

"Egoeragaz kezkatuta"dauden hainbat artista eta elkartek erantzun bateratua eman gura dute; erantzun "artistikoa eta sortzailea" izatea gura dute, horrela, performance bat egin gura dute izaregaz bilduta eta lurrean etzanda. "Munduaren begiak Gazan pausatuak dira, gertatzen ari denaren aurrean harrituak eta aldi berean indarrik gabe, aldarriak, deiak, petizioak edota gobernu ezberdinen eskaerak hutsean gelditzen direlako. Badirudi Israelgo gobernuak Gaza suntsitzeko eta kartetaik ezabatzeko xedea duela, nahiz eta duela gutxi hainbat herrialdek Palestina ezagutu duten estatu bezala. Gerra guztietan legez, zibilek jasaten dituzte batzuen eta besteen bururainokeriaren ondorioak. Sarraski militarrari jada krisi humanitarioa gehitzen zaio. Pantailetan ikusten ditugun irudiek egoera blokeatu horren salatzera eramaten gaitu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!