Istripua ikusi duten lekukoak zur eta lur gelditu dira AHTaren obretan. Iguria auzoan AHTko obrak egiten ari diren biaduktuan kamioi bat bidetik irten da eta zati baten zintzilik gelditu da. Ertzaintzako iturrien arabera, istripuan ez da inor zauritu eta gidaria bere kabuz irten da kamioitik.