"Herritarrok adierazitako konpromiso eta kezka nabari dira, izan ere, guztira 2.760 sinadura bildu ditugu Elorrion Eguneko Zentroa zabaltzearen alde. Jendearen erantzuna eztabaida ezina da: Elorriok Eguneko Zentroa behar du", gehitu dute. Agerraldian, eguneko zentroen eskumena Bizkaiko Foru Aldundiak duela gogoratu dute, eta bertan ere eskaera sartu dutela azaldu dute.