Elizalde igerilekuen irekiera, kiroldegiko langileen grebak baldintzatuta

Aritz Maldonado 2024ko eka. 10a, 13:57

Elorrioko kiroldegiko langileek herriko kaleak zeharkatu dituzte manifestazioan. Hitzarmen "duin" bat eskatzen ari dira. Bien bitartean, kiroldegiak eta igerilekuek itxita jarraituko duela azaldu dute elkarretaratzean, "mugagabe, greban gauden bitartean itxita jarraituko dute Elizaldeko igerilekuak eta kiroldegiak". Hain zuzen ere, gaur zen hastekoa igerilekuko udako denboraldia Elorrion. 

"Igerilekuen irekiera kiroldegiko langileen grebaren baldintzapean dago. Elizaldeko langileak Elorrioko kirol-instalazioak kudeatzen dituen enpresako kideak dira, hau da, udako denboraldirako kontratatutako pertsonak, eta une honetan udalak ez daki greb-egoerak instalazioetan zenbaterainoko eragina izan dezakeen", azaldu du Elorrioko Udalak ohar baten bidez. "Udalak lanean jarraitzen du egoera normalizatzeko eta arduratuta dago sortzen ari diren eragozpenengatik".

Bizkaiko kirol zentroetako hirtzarmen berria sinatu dute oraintsu UGT, LAB eta CCOO sindikatuek; ELAren ustetan, hitzarmenaren edukiak "ez dira aski sektorearen prekaritateari eta soldata txikiei aurre egiteko", hori dela eta, sindikatu honek ez du sinatu hitzarmena. Horrela, Bizkaiko kirol zentro batzuetako langileek "borroka zentroz zentro ari dira eramaten", eroseko ahalmena, 35 orduko lanaldia, klaseak prestatzeagatiko plusen hobekuntza, gaueko eta jai egunetako plusen hobekutza "eta bizitza duina erraztuen duten ordaindutako lizentziak" bermatzeko hitzarmenak lotzeko. Besteak beste, Barakaldoko, Leioako, Derioko, kirol langileak daude greban.

Bonoak eskuragarri

Bitartean, udako denboraldirako abonuek eskuragarri jarraitzen dutela gogoratu du udalak. Denboraldia irailaren 8an amaituko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!