Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Elorrioko ikasleek

Anboto 2024ko ekainaren 7a

Elorrioko ikastetxeetako ikasleak plazan batu ziren eguaztenean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. 

Ikasleek antzerki bat egin zuten, "lur planetarekiko politikarien konpromiso falta" salatzeko. Ostean, erreka kalea zeharkatu zuten manifestazioan, "Ez dago B planetarik" lelopean. Amaitzeko, "manifestu ekologiko bat" irakurri zuten ikasleek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!