Prozesua fase bitan banatzen da eta lehenengo fase honetan herritarren proposamenak batuko ditu udalak. "Hainbat bide ahalbidetu da parte hartzeko, ahalik eta herritarrik gehienek proposamenak helarazteko aukera izan dezaten", azaldu dute udal iturriek ohar baten bitartez; fase honek ekainaren 23ra arte iraungo du.
Bestalde, udalak "txokolatada informatibo" bat egingo du ekainaren 12an, 18:00etan, Aldatsekuan. "Prozesuaren xehetasun guztiak azalduko ditugu eta aurreko urteetako prozesuen ondorioz egin diren proiektuen gauzatze egoeraren berri ere emango dugu", esan dute udaletik.
Udalaren esanetan, udal teknikariek lehenengo fase honetan jasotzen diren proposamen guztiak aztertu eta baloratuko dituzte, eta bigarren fase batean bozkatuko dituzte. Bestalde, ekainaren 14an, teknikari bi herriko zenbait gunetatik igaroko dira herritarrei zuzenean prozesuaren berri emateko.